Euskarazko Produktuen KATALOGOA 2020
Euskarazko Produktuen Katalogoa 2020
Arabako Mendialdeak bat egin du euskarazko kultur produktuak sustatzeko proiektu honekin.
Katalogoan askotariko produktuen berri ematen da. 16 urte arteko haurrentzako eta gazteentzako produktuak dira, zortzi ataletan sailkatuta: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailuak eta jolasak, filmak eta gurasoentzako materiala.
Katalogoan produktuen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, adin-tartea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa.
Alde batetik, paperezko edizioa dago, Arabako Mendialdeko ikastetxeetan banatzen ari dena. Bestalde, www.katalogoa.eus helbidean, Interneterako edizioa dago; maiz eguneratzen da eta urtean zehar argitaratzen diren produktuak kontsultatzeko aukera ematen du. Harpidetza ere egin daiteke nobedadeak jasotzeko.