Abian da etxe konpostajea! ¡Puesta en marcha del compostaje doméstico!
Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak, eskualdeko udal guztiekin lankidetzan, Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillan etxeko konpostaje-proiektuaren bigarren fase bat jarri du abian, lehen kanpainaren emaitza positiboak eta herritarrek erakutsitako interesa ikusi ondoren.
Esperientzia honen helburua da edukiontzi grisean uzten diren hondakin organikoen edukia murriztea ( % 48 direla uste da) eta, aldi berean, hondakin horien kudeaketak dakarren kostua murriztea.
Bigarren fase honetan, Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak, informazio-, sentsibilizazio- eta partaideak erakartzeko kanpainen bidez, honako hau lortu nahi du:
• Herritarrei materia organikoaren kudeaketa bereiziaren ezaugarriak, helburuak eta onurak ezagutaraztea, eta, bereziki, konpostajea.
• Etxeko konpostajeari buruzko prestakuntza espezifikoa ematea, komunitateko konpostajearen funtsezko alderdiak barne hartzen dituena.
• Konpostajea – Konpostagailua, aireztagailua, biohondakinen ontzia eta informazio-materialak (gida) egiteko behar diren materialak banatzea– eta laguntza zerbitzua.
Kanpezu Arabako Mendialdeako eskualdean bizi den edonork parte har dezake proiektuan. Eskualdeko etxeko konpostajean parte hartzeko plaza mugatuak daude; horregatik, parte hartzeko ezinbestekoa da Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Ingurumen Zerbitzuan izena ematea, 945 40 54 24 telefonoaren edo ingurumena@arabakomendialdea.eus helbide elektronikoaren bidez, 2020ko azaroaren 12a baino lehen.