Author Archive for: euskara

Entries by euskara

LanHitz dirulaguntza 2023

Atzo argitaratu zen EHAAn 2023ko LanHitz deialdia, EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena. Eskaera aurkezteko epea martxoaren 29tik maiatzaren 2ra bitartekoa da, biak barne. Zuen beharren arabera, dirulaguntza eskatzeko aukera ezberdinak dituzue. multzoa: ekintza solteak multzoa: diagnostikoa eta euskara-plana (+ ekintza solteak, […]

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Dagoeneko eskuragarri dago EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA, 16 urtera arteko gazte zein haurrentzat ehunka erreferentzia eta baliabide oso erabilgarri dituena. KATALOGOAren helburua da merkatuan aurki daitezkeen euskarazko azken nobedadeak erabiltzaileen eskura modu errazean jartzea. Egunotan liburuxkak banatzen ari dira eskualdeko ikastetxe eta erakundeetan. Bitartean, edizio digitala eskuragarri dago, bi atal nagusirekin: bata, 0-12 urte bitarteko haurrentzat […]

#IZANBIRALA lehiaketa gazteentzat

KANPAINAREN HELBURUA GAZTEEK SAREETAN EUSKARAZKO EDUKIAK SORTZEA, KONTSUMITZEA ETA PARTEKATZEA DA. 13-25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango. 2022ko #izanbirala lehiaketan lau erronka egongo dira. LEHEN FASEA. Bi erronka: Euskaraz ez den abesti baten euskarazko bertsioa egitea […]

AHOTS BATEN sormen egonaldia

Ahots Baten sormen egonaldiak: euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, berean artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortutako egonaldia. Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, literatura. Egonaldia urriaren 29tik azaroaren 1era izango da, Amaiurko (Nafarroa) aterpetxean.   Izen-ematea urriaren 20ra arte.

Euskara eta mintza taldeak

Arabako Mendialdean euskara ikasteko hurrengo talde hauek antolatu dira. Gainera, mintzamena lantzeko taldean izena-emateko epea zabalik dago.

Matrikulazio kanpaina. Euskara ikasi giro onean.

Ikasturte berrirako (2022-2023) matrikulazio kanpaina abian da. Irailaren 22a bitartean, ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun edo gurasolagun taldeak, kultur emanaldiak, irteerak… Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ezin hobea da BERBALAGUN edo GURASOLAGUN […]