Author Archive for: euskara

Entries by euskara

Itzuli+ itzultzaile automatikoa

Eusko Jaurlaritzak Itzuli+ aurkeztu du, Itzuli itzultzaile automatikoarentzako tresna berri bat: webguneetako euskarazko eta gaztelaniazko testuak itzultzen ditu berehala, eta itzulitako testuak irakurtzen ditu. Horrez gain, aukera ematen du itzulitako testua eta jatorrizkoa irakurtzeko. «Erraz eta intuizioz» erabiltzen da. Web orri batean paragrafo bat edo gehiago aukeratzen dituzte erabiltzaileek, eta, itzuli ikonoan klik egin ondoren, itzulpen automatikoa ematen […]

2020an euskaraz argitaratutako liburu eta diskoen bilduma

Durangoko Azoka amaituta, Berriak osatu du 2020an argitaratu diren liburu eta diskoen bilduma eta webgune berezia sortu du ikusgarritasuna emateko. Bilduma generoaren arabera edo bilatzailearen bidez araka daiteke, eta liburu edo disko bakoitzaren informazio zehatza begiratu daiteke. Guztira, 500 liburu eta 100 disko inguru jaso dira.  

Euskarazko Produktuen KATALOGOA 2020

Euskarazko Produktuen Katalogoa 2020 Arabako Mendialdeak bat egin du euskarazko kultur produktuak sustatzeko proiektu honekin. Katalogoan askotariko produktuen berri ematen da. 16 urte arteko haurrentzako eta gazteentzako produktuak dira, zortzi ataletan sailkatuta: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailuak eta jolasak, filmak eta gurasoentzako materiala. Katalogoan produktuen erreferentzia zehatza ematen da: produktuaren izena eta irudia, egilea, […]

Lazarraga Sariak

Lazarraga Sarien helburua da saritzea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana. Hautagaiak urrian zehar proposatu daitezke,  formulario honen bitartez. Saritutakoen izenak azaroaren 26an ezagutuko dira.    

Gozatu sarean euskaraz

COVID-19k eragindako konfinamenduan sarean dagoen euskarazko eskaintza zabaltzeko zenbait proposamen sortu ziren. Haietako bat Gozatusareaneuskaraz da. Lehen unean aisialdia euskaraz gozatzeko aukerak bildu zituzten. https://gozatusareaneuskaraz.eus/aisialdia Gainera, kultura euskaraz ere goza dezakegu. https://gozatusareaneuskaraz.eus/kultura Gozatu!