AYUDAS ONEKIN
Elikaduraren eta zuraren balio-kateetako digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetza arloko proiektuak definitzeko eta ideiak heltzeko laguntzak deitu dira.
Deialdi hau honako hauei zuzenduta dago: Euskal Autonomia Erkidegoan elikaduraren eta zuraren balio-katearen barruan jarduera ekonomiko bat garatzen duten pertsona fisiko edo juridikoei (nekazariak, arrantza-sektoreko operadoreak, erauzketa-industria, elikagaien industria, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza), nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteei eta ondasun-erkidegoei; eta, eskabidea aurkezteko unean legez eratuta egon ez arren, enpresa-proiektu bat duten pertsona ekintzaileei.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketa hauen artean aukeratu beharko du:
1) Negozioa martxan jartzeko aholkularitza-lanak.
2) I+G arloko proiektuen bideragarritasun azterlanak.
3) Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo immaterialak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko azterlanak.
4) Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari buruzko azterlanak, edo lehenengo aldiz elikagaien segurtasunaren arloko egiaztagiriak lortzeko azterlanak.