OSASUN ZENTROETARAKO ETA MEDIKU-KONTSULTATEGIETARAKO DIRU LAGUNTZAK
ERABAKIA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baitira toki-korporazioei laguntzak emateko 2021. urteko deialdia eta oinarri-arauak.
Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-korporazioei laguntzak esleitzean nola jokatu zehaztuko duten oinarri arauemaileak ezartzea. Laguntza horiek helburu izango dute toki-korporazioen mendeko osasun-zentroak eta mediku-kontsultategiak handitzeko, eraberritzeko edo konpontzeko lanak egitea, oin berriko obrak egitea, haiei buruzko proiektuak idaztea, eta beharrezko diren altzariak eskuratzea.
Informazo gehiago:
Eskabideak aurkezteko epea: 10/08/2021 – 24/08/2021.
Jar zaitez harremanetan IZKI LGE-rekin edozein zalantza argitzeko edo prozesamenduan laguntzeko
Izki Landa Garapen Elkartea
Plaza del Castillo 1, Bernedo
945 37 80 14/626 05 42 11