BEKAK euskararen arloan
Bi beka deitu dira euskaran sortzeko eta Arabako lurralde historikoan euskararen erabilerari buruzko ikerketak
sustatzeko.
- Batetik, AEKk deitu du Kultur sorkuntzarako beka, 23.000 euroko laguntzarekin. Proposamenak 2022ko urtarrila arte aurkeztu daitezke eta sormen-lana 3. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen. Oinarriak hemen kontsultatu daitezke, edo bideo honetan.
- Bestalde, atzotik eta 15 egunez, Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Henrike Knörr beken lehenengo deialdia egin dute. Helburua da Arabako lurralde historikoan euskararen erabilerari buruzko ikerketak sustatzea. Deialdiaren oinarriak ALHAO buletinean argitaratu dira.