Irakurri, Gozatu, Oparitu

Lazarraga Sariak

Lazarraga Sarien helburua da saritzea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean hainbat erakundek eta pertsonak esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko eta ezartzeko egin duten lana.

Hautagaiak urrian zehar proposatu daitezke,  formulario honen bitartez.

Saritutakoen izenak azaroaren 26an ezagutuko dira.

 

 

Gozatu sarean euskaraz

COVID-19k eragindako konfinamenduan sarean dagoen euskarazko eskaintza zabaltzeko zenbait proposamen sortu ziren. Haietako bat Gozatusareaneuskaraz da. Lehen unean aisialdia euskaraz gozatzeko aukerak bildu zituzten.

https://gozatusareaneuskaraz.eus/aisialdia

Gainera, kultura euskaraz ere goza dezakegu.

https://gozatusareaneuskaraz.eus/kultura

Gozatu!

Euskara eskolak 2020-2021. Merezi du!

Merezi du! 2020-2021
Ikasturte berrian euskara ikasteko matrikulazio kanpaina abian da.

Izen-ematea zure udaletxean irailaren 21a arte.

Informazio gehiago euskara@arabakomendialdea.eus helbidean.

 

Eskuorria:MEREZI DU 2020 Mendialdea_PDF

Entzun Euskaraldiaren eta Kike Amonarrizen gonbidapena!

Euskara azterketak. HABEren deialdi irekia

2020ko bigarren deialdi irekiko matrikulazio-epea irailaren 9tik 15era izango da. Bertan B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira.
Berritasun gisa, probak ordenagailu bidez egiteko aukera eskainiko da bigarren deialdi irekiko C1 eta C2 mailetan (HOBE sistema).

+info 

Kutxa bete euskarazko jolasekin. 4 eta 8 urte arteko haurren familientzat

Etxealdian seme-alabekin euskaraz jolasteko eta euskarazko bizipenen kutxa osatzen hasteko proposamen batzuk aurkezten dizkizuegu.

Etxean egongo garen garai hauetan euskarari leku handia egiteko ere baliatu dezakegu, jolastu dezagun euskaraz eta indartu euskarazko bizipenak. Hau, bereziki, euskaraz ez dakiten familietan zaintzea oso garrantzitsua da, baina baita euskaraz egiten dugunok ere.

Egun bakoitzean jolas bat egitea proposatzen dizuegu. Jolas horretan egindakoa edo beharrezko materiala kutxan sartuko dugu. Azken egunetan kutxan dauden jolasak errepikatzeko momentua izan daiteke. Noski, beste hainbat jolas eta jarduera ere txertatu ditzakezue, erabili sormena beldurrik gabe.

Proposamenak 4 eta 8 urte arteko haurren familientzat pentsatutakoak dira, eta euskaraz ez dakiten gurasoek ere egin ahal izateko egokitu dira.

Ekin jolasei!

Kutxa bete euskarazko jolasekin deskargatu

Bertsoa Bizi Gazte

MendialdeaIPIko DBH 3 eta 4. mailako ikasleei zuzendua dago proiektua. BBG lehiaketaren bidez, taldekako euskarazko sormena bultzatu asmoz ikus entzunezko bi lanak osatu dituzte ikasleek.

Bella ciao

Trump artaburu

Lehiaketak sare sozialetan bozka bidezko ibilbidean dago oraintxe, eta azkenik Bertsoa Bizi Gazte Eguna etorriko da. Bizitzen ari garen egoerak hala aginduta online izango da maiatzak 23, 12etan, Youtubeko kanalean.

Euskara praktikatzeko mintzataldeak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat

Dagoeneko lehenengo familiek izena eman dute eta talde bat antolatu dugu.

Hainbat haur eta gazteren kasuan, eskola zen euskaraz entzun eta aritzeko arnasgunea, eta orain aukera hori galdu dute. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daitezke.

X

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar