SANTA TEODOSIA KOFRADIA / Zorionak eta urte berri on

 

 

GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA / #NolaDaramazu? inkestaren emaitzak

Gazteen Euskal Behatokia pandemiaren bigarren aldi honetan eginiko #NolaDaramazu? inkestaren emaitzak argitaratzera dator

>>>>>>> INKESTAREN EMAITZAK <<<<<<<<

Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.

Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.

ARABA KULTURA BONUA

 

Kultura Bonua bihartik, abenduak 17 eta 2021eko maiatxaren 31 arte, jarriko da martxan lurraldeko 35 saltegitan. Bonuen helburua Arabako kultura sustatzea eta zabaltzea da, gure lurraldean kultura produktuen eta zerbitzuen kontsumoa sustatuko duten bonu deskontuen bidez, eta, horrela, kultura sektorearen zati handi bat osatzen duten profesionalen, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen ekonomia suspertzen laguntzea. Herritarren aldetik ondasunen eskaria sustatzeaz gain, zerbitzuena ere sustatuko da, eta hori da berrikuntza nagusia.

Lau bonu mota egongo dira:
 lehenengo bonua euskarazko kultura ondasunen kontsumorako izango da, 10 euroko
deskontua 20 euroko gutxieneko erosketarekin.
 bigarren bonua euskara ez den beste hizkuntza batean egindako kultura ondasunen
kontsumorako eta musika tresnen kontsumorako izango da, 10 euroko deskontua 30 euroko
gutxieneko erosketarekin. 30 denda atxiki dira
 hirugarren bonua euskarazko kultura zerbitzuen kontsumorako izango da, 20 euroko
deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin.
 laugarren bonua edozein hizkuntzatan dauden kultura zerbitzuen kontsumorako izango da,
15 euroko deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin.

Erosteko, nahikoa da atxikitako saltoki batera joatea, deskontua egiteko.

Bonuari buruzko zerrenda eta informazioa hemen kontsulta daiteke: ARABA KULTURA BONUA

Honako ondasun hauentzat izango da deskontua, berariaz, dendetan eta programari atxikitako
profesionalei erosteko unean: liburuak, komikiak eta nobela grafikoa; musika, filmak, dokumentalak
eta serieak, edozein grabazio formatutan; musika tresnak; eta kultura produktutzat har daitezkeen
gainerako ondasunak.

Honako zerbitzu hauentzat izango da deskontua, berariaz, dendetan eta programari atxikitako
profesionalei erosteko unean: arte ederretako eskolak eta ikastaroak, kantua eta musika interpretazioa,
dantza, marrazketa, argazkigintza, eskultura eta interpretazioa barne; bisita gidatuak profesionalek eta/edo enpresek egindako ondare multzoetara eta interpretazio zentroetara; zinema emanaldietarako,
zuzeneko antzerki eta musika ikuskizunetarako sarrerak; museo eta arte azoka pribatuetarako sarrerak;
eta kultura produktutzat har daitezkeen gainerako zerbitzuak.

 

Bono cultura

 

 

 

BESTE BAT! / Zuzeneko Arteen Zirkuitua

BESTE BAT!  Zuzeneko Arteen Zirkuitua.

Zirkuitu honek kultura bultzatu nahi du, eszenatokietara itzuli, erritmoa berreskuratu, Euskadin sormena sustatu eta zuzeneko arteen ilusioa partekatu.

2020ko azaroan eta abenduan, bai eta 2021eko urtarrilean eta otsailean ere, Beste bat! Ekimenak 250 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, besteak beste, musika, antzerkia, dantza eta zirkua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 areto baino gehiagotan. Ekimen honetan parte hartzen duten espazioek beren programazioa aurkeztu behar izan dute.

Izaro, Belako eta Ruper Ordorika bezalako artistek, Zetak edo Niña Coyote bezalako musikari gazteek osatuko dituzte musika emanaldiak. Antzerkiaren atalean, Tanttaka Teatroa, Markeliñe eta Pirritx, Porotx eta Mari Motots taldeak igoko dira agertokietara. Dantzari dagokionez, euskal erreferente nabarmenek parte hartuko dute, hala nola Dantzazek eta Kukaik. Oliver Magoak eta The Funest Troupek zirku-ikuskizunak eskainiko dituzte.

Informazio gehiago hemen.

MENDIALDEA IRRATIA

 

Martxan gaude. Mendialdea Radio, Arabako Mendialdeko podcast formatuko eskualdeko irrati kulturala, errealitate bat da.

Arabar Mendialdetik, landatar kontaketa berri baten eraikuntzaren bidez, eten-kontzeptuala ixten. Beti kulturaren bidez.

mendialdearadio.com

Video

 

Hemen entzun ditzakezue programak:

Atauri Art

Magazine 1

Magazine 2

 

Elkarrizketak:

Alea

Radio Vitoria

 

X