KONTSULTA, ENTZUNALDIA ETA JENDAURREKO INFORMAZIOA
AZTERKETA-ESKUBIDEENGATIKO EDO BESTE HAUTAKETA-PROBA BATZUENGATIKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA EZARRI ETA ANTOLATZEKO AURREPROIEKTUAREN KONTSULTA, ENTZUNALDIA ETA JENDAURREKO INFORMAZIOA
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak (APEL) VI. tituluan arautzen ditu administrazio publikoen legegintza-ekimena eta araugintza-ahala, eta bere xede nagusia da herritarrek arauak egiteko prozeduran duten parte-hartzea handitzea.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, araua egin aurretik, haren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasoko da, honako hauei buruz: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, hura onartzeko premia eta egokitasuna, haren helburuak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Horrenbestez, ordenantza fiskala egin aurretik, honako memoria hau jendaurrean jarri da:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.- Administrazio Publikoan lan egiteko plazak hautatzeko prozesuak izapidetzea, deialdie horiei lotutako kostuak aintzat hartuta.
- Onartzeko premia eta egokitasuna.- Toki-erakundeek ahalmena dute subjektu pasiboei bereziki eragiten dieten edo mesede egiten dieten administrazio-jarduerak egiteagatik tasak ezartzeko.
- Arauaren xedeak.– Funtsezko helburuak dira:
- Jarduera hori arautuko duen ordenantza fiskala sortzea
- Zergapeko egitatea osatzen duen zerbitzuaren kostua estaltzea.
- Administrazio-zerbitzuak hobetzea
- Ordenantza arautzailea sortzea
- Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.- Tasak, prezio publikoak eta horien bilketa ordenantza fiskalen bidez arautu behar dira nahitaez, eta Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako prozeduraren bidez.
Ez dago bestelako irtenbide erregulatzailerik eta ez-erregulatzailerik.
KONTSULTATZEKO ETA JENDAURREAN JARTZEKO EPEA
Aurrekoa betetzeko, hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatutako alderdiei buruzko iritziak eman ahal izango dituzte 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau eskualdeko webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori 2022ko irailaren 28an amaituko da.
BIDEA
Proposamenak arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus helbide elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira, baita APELen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideen bitartez ere.
Santikurutze Kanpezun, 2022ko irailaren 14an
PRESIDENTEA
Anartz Gorrotxategi Elorriaga.