“NEKAZARITZA SEKTOREAN EKITEA” IKASTAROA
2023-2027 programazio-aldirako erronka nagusietako bat EAE-n nekazari gazteak nekazaritzara erakartzea eta laguntzea da.
Horretarako, talentu gaztea erakarri behar dugu nekazaritza-enpresetara, egungo enpresa-ehunari eutsi behar diogu, belaunaldien arteko erreleboa bultzatu behar dugu, eta profesional kualifikatuek kudeatutako enpresa berriak sortu behar ditugu, gure lehen sektorearen erronkei erantzuteko gai izango direnak; hori guztia ekonomia globalizatuko testuinguru batean, enplegua sortzen eta landa-eremuetan biztanleria finkatzen jarraitzeko.
Nekazaritza Politika Bateratuaren programazio-aldi hau abian jartzeak aldaketak dakartza bai gazteek enpresak sortzeko laguntzen neurrietan, bai GAZTENEK Programan.
Aldaketa horietako bat da lehen sektorean enpresa-ekimen bat abian jarri nahi duen gazteak 200 orduko PRESTAKUNTZA egiaztatu behar duela bere proiektuari lotutako gaietan. Laguntza eskatzeko unean, ordu horietako 100 egiaztatu beharko dira. Gainontzekoak, 36 hilabete izango dira egiaztatzeko.
Horretarako, zuretzat ikastaro bat proposatzen dizue Hazik:
NEKAZARITZA SEKTOREAN EKITEA
Elikaduraren balio-katearen testuingurua. Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa. Enpresa-proiektua. Ekiteko trebetasun pertsonalak. Nekazaritza-enpresentzako laguntza publikoak. Marketina eta merkaturatzea. Pertsonen kudeaketa. Digitalizazioa.
Iraupena: 148 ordu.
Aurrez aurreko saioak (Arrasate), webinar saioak eta bisita teknikoak.
Hasiera: urriak 4.
Egunak: Astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Ordutegia: 10: 00etatik 14: 00etara
Egitaraua: hemen klikatu