LANDA INGURUNEKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
mail_mujeres_2020 | |
Lagun agurgarria:
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Landa Inguruneko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamazazpigarren edizioaren ospakizunera urriaren 15ean. Gaur egungo pandemia dela eta, gerta daitezkeen kutsatzeak saihesteko, aurten Online jardunaldi batzuk egitea erabaki da, eta aipatutako data baino astebete lehenago hasiko dira. Urriaren 7tik 14ra, hainbat hitzaldi argitaratuko dira bideoz eta horietan zenbait emakume adituk gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dituzte, landa inguruneko emakumeen testuinguruan. Urriaren 15ean hizlari horiek mahai inguru batean parte hartuko dute, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerei buruz duten iritzia aurkeztuz. |
|
EGITARAUA
Urriaren 7tik 14ra Urriaren 7tik aurrera esteka honetan egongo dira eskuragarri hiru hitzaldi hauen bideoak:
Urriaren 15a 11: 00etan, mahai-ingurua eskainiko da zuzenean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak amaiera emango diolarik. Mahai-inguru honetan parte hartzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aurrez izena eman duten pertsonei. Lekuak mugatuak dira. |
|
………… |