FUTBOL-6 TXAPELKETA MAEZTU 2022
Abuztuak 20 larunbata

  • ZUMALDEKO FUTBOL-ZELAIA
  • GOIZEAN ETA ARRATSALDEAN
  • HASIERA: 11:30

PARTEHARTZE MUGATUTA, IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA

PARTIDEN EGUTEGIA WEBGUNEAN ARGITARATUKO DA TXAPELKETA HASI AURRETIK

MAILAK:

  • A – 8-12 URTE ARTEAN
  • B – 13-16 URTE ARTEAN
  • C – + 16 URTE BAINO GEHIAGO

PARTEHARTZE MUGATUTA, IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA

 IZEN-EMATEAK: ABUZTUAREN 16a BAINO LEHEN

 

Izena emateko inprimakia

Izena emateko epea amaituta

Informazio gehiago

  1. Maeztuko Futbol-6 txapelketa 2022ko abuztuaren 20an, larunbatean, jokatuko da Maeztuko Zumalde kirol gunean. Izaera partehartzailea, ludikoa eta kirol praktikaren sustapena dira helburuak.
  1. Txapelketa goizean eta arratsaldean jokatuko da. Jardueraren hasierako ordutegiak dira: goizean, 11:30ean, eta arratsaldean, 16:00etan. (gutxi gorabehera).
  1. Adinen arabera, hiru kategoria daude: haurrak, gazteak eta helduak.
  1. Haur kategorian, txapelketa honekin udaroan kirol praktika ludikoa sustatu nahi da, eskualdeko herrietako haurren arteko harremanak indartzen diren bitartean. Ondorioz, ez da amaierako fasea jokatuko, ez dira irabazleak edo galtzaileak izango. Haur talde guztiek, bere artean, ahalik eta partidu gehien jokatuko dituzte txapelketa amaitu arte.
  1. Ekintza hau zaletu guztientzat da, adin nagusikoentzat zein adingabekoentzat; azken hauek taldeko arduraduna izango den heldu batek lagunduta.
  1. FAVAFUTSALeko kideek zuzenduko dituzte partiduak. Haien epaiak apelaezinak izango dira.
  1. Parte hartuko duten taldeen gehieneko kopurua izen-ematearen hurrenkeraren araberakoa izango da. Arabako Mendialdeko taldeek dute lehentasuna. Ez dira onartuko adierazitako epetik kanpoko izen emateak, ezta txapelketaren egunean bertan ere. Talde batean gehienez 15 jokalarik eman dezakete izena.
  1. Partehartzaileek jardueraren arau hauek betetzeko konpromisoa hartzen dute, eta haien segurtasuna zein beste partehartzaileena zainduko dute.
  1. Antolakuntzak jardueraren garapena aldatzeko eskubidea izango du, edozein arrazoik hartara behartzen badu.
  1. Parte-hartzaile guztiek istripu asegurua izango dure. Derrigorrezkoa da taldearen izen-emate fitxa osorik betetzea, eta eskatzen diren parte-hartzaileen datu guztiak adierazi behar dira: izen-abizenak, jaiotze-data, NAN (14 urte aurretik). Eskatutako datu hauetako bat falta bada, pertsona parte-hartzaileari ez zaio alta emango aseguru kolektiboan, eta ezin izango da haren onuraduna izan.
  1. Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango hurrengoetan: parte-hartzaileen ekintzen gain, antolakuntzari lepora ezin dakizkiokeen kausak direla medio parte-hartzaileek jaso ditzaketen kalteen gain, objektu pertsonalak galdu edo kaltetzen badira ere, izan lapurreta, galera edo bestelako egoerengatik. Era berean, partehartzaileek antolakuntza salbuesten dute osasun arrazoiak direla jardueran parte hartzearen ondorioz izan lezaketen edozein kalterengatik.
  1. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, bildutako datu pertsonalak fitxero automatizatuan jasoko dira antolakuntzarekiko harremana kudeatzeko. Izen ematean adierazitako datuak erabiliko dira, soilik, jarduera kudeatzeko eta horretaz edo antolatuko diren beste jardueraz informatzeko. Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haiei aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu posta elektronikoa bidali behar da arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
  1. Irudi-eskubideak. Parte-hartzaile guztiek antolakuntzari eta babesleei baimena ematen diete jardueraren testuinguruan grabatutako argazki edo bideoak aske erabiltzeko eta argitaratzeko.
  1. Izena emateagatik, parte-hartzaile orok erregelamendu hau onartu eta betetzeko konpromisoa hartzen du.