Zer dira Landa Garapeneko Elkarteak?
Landa Garapeneko Elkarteak (LGE) eskualdeetan landa garapeneko jardueren erreferente nagusia dira. Bere jatorria Mendi-Nekazaritzako Elkarteetan kokatzen da, abenduaren 30eko 394/1985 Dekretuaren babesean sortuta, zein bere 7. artikuluan esaten zuen:
“Mendi-Nekazaritzako Elkarteak izaera pribatuko erakundeak dira (…) eta horren xedea mendien nekazaritzarako eskualde-egitarauen gertatze eta egiteratze-lanetan nekazariek, nekazal-elikadura industriek, nekazalturismoko alorrak eta dagokion eskualdeko Toki-Administrazioak eskuar eta lankide izan daitezeneko bidea erakustea hain zuzen izango da (…)”
Landa Garapeneko 10/1998 Legeak, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko Elkarteak landa ingurunearen garapenerako jarduketetan agente ekonomiko eta sozialek parte hartu eta laguntzeko tresna izan daitezen aintzatezten ditu.
158/2002 Dekretuak, ekainaren 25ekoa, Landa garapeneko elkarteek bete beharrekoak ezartzen ditu eta elkarteok zer nolako parte-hartzea izango duten eta zer nolako lana egingo duten Landa Ingurunearen Garapeneko Programen barruko jarduketetan.
IZKI LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA otsailaren 12ko 3/1988 Legean —Elkarteei dagokien Legea— adierazitakoari jarraituta eratu zen, behin Eusko Legebiltzarrean onartutakoan, Euskadirako Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.13 artikuluetan adierazitakoari jarraiki.
Hainbat nekazari, abeltzain, udaletxe, administrazio-batzar zein eskualdeko beste zenbait agentek osatzen dute. Landa Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legean bildutako helburu orokorrak eta sektorialak lortzea du helburu.
Bere lana herri desberdinetan gauzatzen diren landa-garapenerako proiektuak bultzatzea da. Horretarako, teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskaintzen dira proiektuari hobekien egokitzen zaizkien diru-laguntzak lortzeko.
Landa Garapeneko Elkarteen funtzio nagusia honako hau da: Eskualde bakoitzeko plan estrategikoa diseinatzea, hau da, eskualde bakoitzerako egokia den Landa-Garapenerako Programa sortzea. Hurrengo lau edo bost urteetan jarraitu beharreko irizpideak ezarri ondoren, ezarritako plana burutzen da.
Izkiko Landa Garapenerako Elkartea Bernedon dauka egoitza.