Lege-oharra eta pribatutasun-politika eta datuen babesa
LEGE-OHARRA
Lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-Oharra”) Arabako Mendialdeko Kuadrillako Interneteko atariaren https://www.arabakomendialdea.eus/ (aurrerantzean, “Webgunea”) erabilera arautzen du. Atari horrek honako helbide soziala du: Gasteiz-Lizarra errepidea, 7 · 01110 Santikurutze Kanpezu Araba (IFK: G01109651).
LEGERIA
Oro har, CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk bere zerbitzu telematikoen erabiltzaileekin dituen harremanak, webgunean daudenak, Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren mende daude.
Alderdiek beren-beregi uko egiten diote legokiekeen foruari, eta Gasteizko epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.
EDUKIA ETA ERABILERA
Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartzen du, webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLArekin merkataritza-harremana hastea.
Webgunearen titularrak ez du zertan bat etorri kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Enpresak bere webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta haren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita horiek bere zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA da webguneen edukiaren jabetza intelektualaren eskubideen, diseinu grafikoaren eta kodeen titularra. Beraz, CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAren idatzizko baimena izan ezean debekatuta dago haien erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo webguneen edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, iturriak aipatuta ere ez. Enpresaren webguneetan dauden izen komertzialak, markak edo edozein motatako zeinu bereizgarriak jabeenak dira eta legez babestuta daude.
LOTURAK (LINKS)
CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAren webguneetan estekak (linkak) egoteak informatzea baino ez du helburua, eta ez du esan nahi horiei buruzko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik dagoenik.
KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA
2016ko apirilaren 27ko DBEOan xedatutakoaren ondorioetarako, CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk erabiltzaileari jakinarazten dio izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatu bat badagoela. Tratamendu automatizatu hori CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk sortu duela Kuadrilla berarako, eta bere erantzukizunpean egin duela. Tratamendu horren helburua da, hain zuzen ere, erabiltzailearekiko harremanak izatea eta kudeatzea, baieta informazio lanak ere egitea. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk erabiltzaileari eskatuko dio bere zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren datuak.
FITXATEGI- ETA FORMULARIO-ERREGISTROA
Erregistro-formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu eskuratzeko eta gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuen babeserako politika hau onartzen ez bada, ezin izango da datu pertsonalak behar dituzten eskaintzetan izena eman, erregistratu edo horietan parte hartu.
2016ko apirilaren 27ko DBEOan xedatutakoaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzerakoan emandako datuak CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA titularra den fitxategi batean gehituko direla.
EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
Erabiltzailea da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Erabiltzaileak izango dira emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzeko arduradun eta erantzule, eta datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak erregistro edo izen-emate fitxategian informazio oso eta zuzena emateko konpromisoa hartzen du. CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk ez du erantzukizunik izango berak sortu ez dituen edo hirugarrenek eman dituzten informazioei dagokienez; horrenbestez, ez du inongo erantzukizunik izango informazio hori erabiltzetik sortu litezkeen kalte hipotetikoen inguruan. CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, moldatu edo kentzeko eskubidea izango du, bai eta informazio hori mugatu edo sarbidea debekatzeko ere. CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA salbuetsita egongo da CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk emandako baina hirugarrenek sortutako informazioan dauden akatsak, hutsak edo omisioak direla medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeretatik.
DATUAK HIRUGARRENEI LAGATZEA
CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarrenei.
DATUETAN SARTZEKO, DATUAK ZUZENTZEKO, EZEREZTEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK ERABILTZEA
Zure komunikazioak bideratzeko aukera izango duzu, eta zure datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, bidali mezu bat http://www.ladebacle.com/ Interneteko helbidera, edo posta arruntaz: CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA, Erref. DBEO, Gasteiz-Lizarra errepidea, 7. Santikurutze Kanpezu 01007. Araba. Aipatutako eskubide horiek gauzatu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein agiriren fotokopia helarazi beharko diozu CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAri. Dena den, webgunean bertan ere egin daiteke datuen aldaketa edo zuzenketa, horretarako aldez aurretik zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta.
ONARPENA ETA ADOSTASUNA
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen informazioa jaso duela, eta onartu eta baimendu duela CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAk datu pertsonalen tratamendu automatizatua egitea, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako. Atarian emandako zerbitzu batzuek baldintza bereziak izan ditzakete, Datu Pertsonalen Babesaren arloko aurreikuspen espezifikoekin.