Bisita gidatuak Arabako Mendialdean erroldatutakoentzat
Arabako Mendialdeko Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, eskualdean erroldatutako pertsonei zuzendutako Atauriko Mina Lucia asfalto-meategirako bisita gidatuak jarri ditu martxan. Bisita horiek martxoko azken asteburuan eta apirileko lehen asteburuetan aurrera eramango dira; hain zuzen ere, larunbatetan (martxoak 25, apirilak 1 eta 8) eta igandeetan (martxoak 26, apirilak 2 eta 9).
Bisiten ordutegiak ondorengo hauek izango dira egun bakoitzean: 11:00etan, 12:00etan, 13:00ean, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan
Erreserba egiteko, Arabako Mendialdeko Kuadrillara deitu behar da, 945 40 54 24 telefonora. Udal errolda egiaztatuko da. Zuen zain gaude!