Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Informazioa
Gardentasun ataria
Korporazioa
Aktak
Kontratatzailearen profila
Egoitza elektronikoa
Fakturazio elektronikoa
Etxealdian seme-alabekin euskaraz jolasteko eta euskarazko bizipenen kutxa osatzen hasteko proposamen batzuk aurkezten dizkizuegu.
Etxean egongo garen garai hauetan euskarari leku handia egiteko ere baliatu dezakegu, jolastu dezagun euskaraz eta indartu euskarazko bizipenak. Hau, bereziki, euskaraz ez dakiten familietan zaintzea oso garrantzitsua da, baina baita euskaraz egiten dugunok ere.
Egun bakoitzean jolas bat egitea proposatzen dizuegu. Jolas horretan egindakoa edo beharrezko materiala kutxan sartuko dugu. Azken egunetan kutxan dauden jolasak errepikatzeko momentua izan daiteke. Noski, beste hainbat jolas eta jarduera ere txertatu ditzakezue, erabili sormena beldurrik gabe.
Proposamenak 4 eta 8 urte arteko haurren familientzat pentsatutakoak dira, eta euskaraz ez dakiten gurasoek ere egin ahal izateko egokitu dira.
Ekin jolasei!
MendialdeaIPIko DBH 3 eta 4. mailako ikasleei zuzendua dago proiektua. BBG lehiaketaren bidez, taldekako euskarazko sormena bultzatu asmoz ikus entzunezko bi lanak osatu dituzte ikasleek.
Lehiaketak sare sozialetan bozka bidezko ibilbidean dago oraintxe, eta azkenik Bertsoa Bizi Gazte Eguna etorriko da. Bizitzen ari garen egoerak hala aginduta online izango da maiatzak 23, 12etan, Youtubeko kanalean.
Dagoeneko lehenengo familiek izena eman dute eta talde bat antolatu dugu.
Hainbat haur eta gazteren kasuan, eskola zen euskaraz entzun eta aritzeko arnasgunea, eta orain aukera hori galdu dute. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daitezke.

COVID19 dela eta, enpresek eta establezimenduek errotulu bat, kartel bat edo idatzizko beste informazio bat sortu behar dute, noizean behin.
Hurrengo estekan kartelak edo errotuluak aurki ditzakezue hainbat ereduren bidez, betiere bi hizkuntza ofizialak erabiliz.
Eredu orokorrak dira, beraz, eskualdeko enpresek beren beharretara egokitu behar badute, laguntza eska dezakete euskara@montanaalavesa.com
Apirilaren 17an, ostirala, Lehiatu Berria laguntzetarako deia argitaratu zen EHAAn.
Laguntza deialdi hau nekazaritza, basogintza, arrantza eta akuikulturako elikagai produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko zuzenduta dago.
Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.
Martxoan hasi eta Maiatzaren 21a bitartean MENDIALDEA ESKUALDEKO 50 haurrek hartu dute parte Arabako Eskolarteko bertso txapelketako XXV. edizioan, konfinamendu bete betean. Jasotako lanen artean aukeratutako 7 bertso sortekin bilduma bat egin dugu. Mendialdea IPI ikastetxeko eta Maeztu Herri eskolako 14 urtez azpiko haur eta gaztetxoek mimo handiz idatzi eta kantatuak. Gure eskualdeko haurren sentimendu, kezka eta ametsen bilduma musikatua duzue hau… altxor txiki bat.. Gozatu!
Finala Ekainaren 6ean izango da, www.bertsozale.eus/araba WEB txokoan, egun horretan araba osoko lan sarituak erabakiko dira, okerrik ez bada, HONTZA EXTREM abentura parkean egun pasa eder bat izango dute irailaren 13an.
Covid19 Koronabirusak bizimodu berria ekarri du, baina etxean egongo garen epealdi hau baliatu dezakegu euskaraz disfrutatzeko. Umeek zein helduek egonaldia arintzeko moduko aukera batzuk bildu ditugu hurrengo lotura hauetan.
Animo eta aukera baliatu euskaraz disfrutatzeko!