Golfa
Urturin Izki Golf gunea dago. Gune honek golf zelai publiko bat du, kirol honetan aritzen hasteko edo hobetzeko aproposa. Zelaia naturaren bihotzean kokatuta dago, eta Severiano Ballesterosek diseinatua da. Zelaiak Klub-etxea, aldagelak, makila-gelak, golf eskola, eskola indibidualak eta taldekoak eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.
Urturi
- Urturin 18 zuloko (72 pare) zelaia dago, 98 hektareatan zabalduta. Ibilbide osoak 7 kilometro ditu.
- Golf-arkitekturari dagokionez zelai honek berrikuntza nabaria ekarri zuen.
- Gorosti eta ametzez inguratutako kale zabalen eta zulo ikusgarrien diseinuaren ondorioz, Urturiko golf zelaian aritzea hala golfez nola natura garbienez bete-betean gozatzeko aukera paregabea da.