Oinarrizko gizarte zerbitzua
Definizioa
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, bere Gizarte Langilearen bitartez, eskualde honetan bizi diren pertsonen behar sozialei erantzuteko aukerak jakinarazi, bideratu, lagundu eta izapidetzen ditu. Gizarte Zerbitzuen Sistema Orokorrerako lehen sarbidea da, eta helburua da eskualdean bizi diren pertsonen beharrizan pertsonal, familiar edo sozialei erantzutea, haien gizarteratzea errazteko, prestazio eta/edo zerbitzu sozialen bidez.
Kokalekua
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|
Haranako Udala Tel: 945 40 60 06 10etatik 12etara |
Kanpezuko Udala Tel: 945 40 54 43 08etatik 15etara |
Kanpezuko Udala Tel: 945 40 54 43 08etatik 15etara |
Bernedoko Udala Tel: 945 37 80 41 10etatik 12:30ra |
Kanpezuko Udala Tel: 945 40 54 43 08etatik 15etara |
Arraia-Maeztuko Udala Tel: 945 41 00 33 13etik 15etara |
Lagrango Udala Tel: 945 37 80 59 13etik 15etara Urizaharrako Udala |
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren funtzioak:
- Eremu jakin bateko biztanle guztiei zuzenduta dago, helburu hauekin: Gizarte-premien arreta eta estaldura jakinaraztea, orientatzea, izapidetzea eta bermatzea, gizarte-bazterkeria saihesteko, desagerrarazteko eta pertsonen eta gizarte-kolektiboen garapena erraztuko duen gizarteratzea sustatzeko.
- NAGUSIAK:
- Eskubideei, prestazioei, gizarte-baliabideei eta horiek gauzatzeari buruzko aholkularitza.
- Pertsonen, familien eta/edo kolektiboen gizarte-beharrak baloratzea, hala nola: Mendekotasuna, haurren babesgabetasuna, desgaitasuna, gizarte-bazterketa.
- Banakako Arreta Planak (BAP) prestatzea prestazio eta baliabide desberdinekin, premia, lehentasun eta eskuragai dauden baliabideak kontuan hartuz.
- Baliabide espezializatuetarako eta gizarte-babesarekin zerikusia duten beste elkarte eta/edo erakunde publiko eta/edo pribatuetarako sarbidea erraztea.
Zerbitzuak, programak, gizarte zerbitzu sistemaren prestazioak:
- Hainbat balorazioren informazioa eta izapidetzea, hala nola:
- MENDEKOTASUNA.
- DESGAITASUNA.
- HAURREN BABESGABETASUNA.
- GIZARTE-BAZTERKETA.
Balorazio bakoitzaren ebazpenaren arabera, dagozkion eskubideen eta prestazioen berri emango da.
- Etxez Etxeko Laguntza-Zerbitzua (asteko ordu-kopurua, zereginen programa, prezio publikoa).
- Telelaguntza zerbitzua.
- Familia Ugariaren titulua (izapidea eta informazioa).
- PRESTAZIO DESBERDINAK MENDEKOTASUN GRADUAREN ARABERA.
- Familia-Inguruneko Zaintzetarako prestazioa
- Laguntza Pertsonalerako prestazioa.
- Atsedenerako Zerbitzurako prestazioa.
- MENDEKOTASUNAREN ARABERAKO PRESTAZIOAK.
- Kotizaziorik gabeko gaixotasun-pentsioa
- Bonotaxi programa.
- Urteko laguntza-programa, deialdi espezifikoaren arabera.
- BESTE PRESTAZIO EKONOMIKO BATZUK. –
- Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
- Mantenurako laguntzak.
- ADINEKOENTZAKO BALIABIDE SOZIALAK:
- Adinekoen Etxebizitza Komunitarioa.
- Eguneko Arretarako Landa Zentroak.
- Eguneko zentroak.
- Adinekoen egoitza.
- Aldi baterako egonaldiak.
- Eguneko Arreta Etxebizitza Komunitarioan.
- IMSERSO programak: Termalismo eta Oporretako Programa.
- DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO BALIABIDEAK.-
- Zentro okupazionala.
- Autonomia pertsonaleko zentroak.
- Egoitza-baliabideak.
- Aldi baterako egonaldiak.
- Enplegu Zentro Bereziak.
- ADINGABE ETA FAMILIENTZAKO BALIABIDEAK.-
- Familian esku hartzeko hezkuntza-programak.
- Familia-Terapia programa.
- Arreta psikologikoa.
- Harrera eta Larrialdi zentroak.
- Eguneko zentroak.
- Egoitzak eta etxebizitzak.
- Familia-harrera.
- Adopzioa.
- EMAKUMEEI LAGUNTZEKO BALIABIDEAK.-
- Arreta psikologikoa.
- Aholkularitza juridikoa.
- Harrera-etxeak.
- Biktimari Laguntzeko Zerbitzua
- Erasotzaileentzako arreta psikologikorako zerbitzua.
- Diru-laguntzak.
- BAZTERKETA-ARRISKUA DUTEN PERTSONENTZAKO BALIABIDEAK.-
- Eduki desberdinak dituzten Gizarteratze Premiei Erantzuteko Programak.
- Hainbat elkarterekin lankidetza, problematikaren arabera: Osasun mentala, ludopatiak, droga-menpekotasuna, talde etniko gutxituak…
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aurreko ataletan oro har adierazitakoa jakinarazi, bideratu eta izapidetuko du. Elkarrizketak eta etxez etxeko bisitak finkatuko dira, pertsonarekin, familiarekin edo kolektiboarekin adostutako baliabideak/prestazioak bildu eta izapidetzeko. Jarraipen espezifikoak ere ezarriko dira, horien bilakaera baloratzeko.