Arabako Mendialdeko Behatoki Astronomikoak
Nor ez da hunkitu inoiz gau izartsu batean Esne Bidea zerua zeharkatzen ikusita?
Arabako Mendialdea ezagutzera gonbidatzen zaituztegu behatoki astronomiko horien bitartez.
Nor ez da hunkitu inoiz gau izartsu batean Esne Bidea zerua zeharkatzen ikusita?
Arabako Mendialdea ezagutzera gonbidatzen zaituztegu behatoki astronomiko horien bitartez.
Partzuergoa
Harana
Uribarri Harana
Urarte
Korres
Santikurutze Kanpezu
Urizaharra
Lagran
Itxuren arabera, badirudi Lurra ez dela mugitzen, eta haren inguruan zeruko gorputz guztiak biratzen direla 24 ordutan.
Zeruko objektu horiek ekialdetik mendebaldera mugitzen ikusten ditugu, eta badirudi zeru-sabaia ari dela biratzen Lurraren inguruan; baina, benetan, Lurra da bere ardatzaren inguruan biratzen dena, mendebaldetik ekialdera.
Orduak eta orduak ematen baditugu izarrei begira, mugimendu komun bat ikusiko dugu, konstelazioen irudia aldatzen ez duena.
Ekialdean dauden izarrek gorantz egingo dute; hegoaldean daudenak mendebalderantz mugituko dira; eta mendebaldean daudenak, berriz, zeruertzerantz jaitsiko dira, bertan desagertu arte.
Arabako Mendialdeko kuadrillan, zeruko ipar polotik 42º-ra baino gutxiagora dauden izarrak ez dira inoiz sartuko. Izar horiek ez dira inoiz atera edo sartzen; beti egoten dira zeruertzean eta beti ikusten dira.
Konstelazio zirkunpolarrak dira, eta horien ohiko adibideak dira Hartz Handia, Hartz Txikia, Kasiopea, Drako…
Ikusi daitezkeen gainerako konstelazioak urtaroen arabera banatu ditugu. Horrek ez du esan nahi soilik urtaro horretan ikusten direnik, baina bai haiek errazago ikas daitezkeela gaueko lehen orduetan.
Hainbat proiektu liluragarri egin dira, besteak beste Behatokizki urruneko behatoki astronomikoa instalatzea Korresen, Izkiko parke Naturalean, La Otra Mitad astronomia-elkartearekin, Arraia-Maeztuko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Behatoki honen eraikuntzarekin, hasieran finkatu zen sekuentzia logiko baten barruan, honako hauek zeuden: “hura muntatzea” eta “abian jartzea”, “lehen irudiak lortzea”, “optimizatzea”, “urruneko kontrol bidez gaitzea” modu ez-presentzialean erabili ahal izateko, eta gaur egun “robotizazio” fasean egongo litzateke, prozesuen eta zereginen sekuentziak automatizatu eta programatu ahal izateko, sistemak autonomiaz funtziona dezan, ekipamenduak kudeatuz etengabeko kontrol teknikorik gabe.