Ignaziotar Bidea Arabako Mendialdetik zehar
1522. urtean Ignazio Loiolakoak egindako bidaia ispilatzen du ibilbide honek; bere jaioterritik hasi eta Manresaraino (Katalunia) doana, alegia. Han, “San Ignazioren koba” izenekoak Jesusen Lagundiaren sortzailea ekartzen digu gogora. Ignaziotar Bideak, ibilbide luzeko beste bide batzuek bezalaxe, bidaia esperientzia batez ez ezik, garapenerako eta barne azterketarako esperientzia batez gozatzeko aukera ere ematen du.