Arabako Mendialdeko eskualdeko turismo bulegoa
Antoñanako herrian, aintzinako trenbide geltokiaren inguruan. Gasteiz-Lizarra bitarteko errepidetik argi ikusten da hiru tren bagoietan kokatzen delako.
Bizikleta alokairua
Bizikletak jarri eta alokatzeko gune publiko bat dago bagoien ondoan, eta zentro beretik kudeatzen da. Bertan, bizikleta bat alokatu dezakezu eta bide berdean zehar ibili. Bizikleta elektrikoak, helduentzako bizikletak eta haurtxoak eramateko aulkiak dituzu eskura. Hobe da bakoitzak bere kaskoa ekartzen badu baina baditugu zenbait erabili daitezkeenak.