Kokalekua
Arabako Mendialdea Arabako hego-ekialdean dago, eta sei udalerriz osatuta dago: Arraia-Maeztu, Bernedo, Kanpezu, Lagran, Urizaharra eta Harana. Udalerriek orotara 47 herri biltzen dituzte haien baitan. Arabatik kanpo, Nafarroarekin eta Trebiñu Konderriarekin egiten du muga, eta Araba barruan, Errioxako Kuadrillarekin hegoaldetik, Añanakoarekin mendebaldetik, Gasteizkoarekin eta Agurainekoarekin iparraldetik.
Kanpezuko Kuadrilla-Arabako Mendialdea sei udalerrik osatzen dute: Arraia-Maeztuk, Bernedok, Kanpezuk, Lagranek, Urizaharrak eta Haranak. Udalerriek orotara 47 herri biltzen dituzte haien baitan.
Guztira 485,30 km²-ko lurralde-azalera du, eta oso konfigurazio gorabeheratsua, non azaleraren zatirik handiena 600 metrotik gora baitago.
Arabako hiriburutik, Gasteiztik, Gasteizko (A-2124), Azazetako (A-132) eta Opakuako (A-2128) mendateetatik iritsi daiteke Arabako Mendialdera, iritsi nahi den zonaldearen arabera.