Kontsumitzaileen informaziorako bulegoa
Arabako Mendialdeko Kuadrillak Kontsumitzaile eta erabiltzailearen informaziorako bulego bateratua biztanleen eskura jartzen du 2002az geroztik.
KIUBak kontsumitzaileen kexei, galderei eta erreklamazioei erantzuna ematen dien doako zerbitzu publikoa dira.
Talde tekniko bat du, honako hauek ematen direla bermatzeko:
- INFORMAZIO ETA KONTSULTA ZERBITZUA, herritarrek egin ditzaketen galdera guztiak konpontzen dituena.
- KONTSUMITZAILEEN DEFENTSA ZERBITZUA, epaitegietatik kanpo eta Kontsumoko Arbitraje Batzordearen aurrean erreklamazioak aholkatzen eta tramitatzeko zerbitzua, baita salaketak eta kexak organo eskudunen aurrean aurkezteko ere.
- SENTSIBILIZAZIO ETA PRESTAKUNTZA ZERBITZUA, kontsumoaren inguruan hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak eta jarduerak antolatzen dituen zerbitzua, kolektibo ezberdinei zuzenduta (ikastetxeak, elkarteak, emakume eta adinekoen taldeak, biztanleria orokorra…)