Patata
Ezbairik ez dago PATATA dela Arabako Mendialdeko produktu aipagarriena. Izan ere, gure lurraldeko “Tuberkuluen Erreginak” Euskal Herriko edozein produktuk lor dezakeen ospe eta aintzat hartze handiena dauka, hau da, “Kalitatezko Labela” deritzogun elikadura-kalitate bereizgarria lortu du.
Gazta
Done Bikendi Harana herrian gazta izugarri gozoa aurkituko dugu, Idiazabal jatorri-izendapenarekin.
Eztia
Arabako Mendialdeko kokaleku geografikoak kalitate handiko eztia lortzeko aukera guztiak ematen ditu, “Kalitatezko Labela” bereganatzeko adinakoa. Eztia hainbat herritan aurkituko dugu: Durruma Kanpezu, Apinaiz, Atauri eta Antoñanan. Azken herri honetan urtero Ezti Azoka egiten da.
Odolkiak
Maeztun eta Villaverden herri-sustraietan hain errotuta dagoen txerriki bat egiten dute: arrozezko odolostea.
Ogia
Gure okin-maisuek ogia egiteko errezeta belaunaldiz belaunaldi transmititu dute, eguneroko dietan hain ohiko produktua bermatzeko. Urizaharreko errotan egiten den ogia nabarmendu beharra dago, artisau-moduan egurrezko labean egiten baita.