Izkiko aisialdirako gunea
Korres
Begiratokitik, Harkaitzaren Ama Birjinaren baselizaren alboan, Izkiko jolaserako parkeko ikuspegi zoragarriak gozatu daitezke eta oso eremu zabalak dauzka txiki eta nagusiek ondo pasatzeko, eta haur parke handi bat, mahaiak, burruntziak, askaldegiak eta komunak dauzka.
Fresnedo
Santikurutze Kanpezu
Ega ibaiaren eta ibai-igerilekuaren ondoan kokaturik dago, eta zenbait zerbitzu ditu: jarlekuak, mahaiak, erretegiak eta kirol instalazioak.
Okon
Bernedo
Baselizaren alboan, atsedenleku honek areto estali bat ere badu, taberna zerbitzu eta guzti. Erabili nahi ezkero, giltza patronatuan eskatu beharra dago.
- 945 37 80 41
Ibernalo
Santikurutze Kanpezu
Baselizaren ondoko atsedenleku honek hainbat zerbitzu ditu: mahaiak, jarlekuak, erretegiak, iturria eta haurrentzako jolasak.
Areto estali bat dauka baina lehenik eta behin parrokian aretoa erabiltzeko baimena eskatu beharra dago.
- 945 41 50 96
Santa Luzia
Orbiso
Baselizaren alboko atsedenlekua, mahaiak, jarlekuak, erretegiak eta iturri bat du.
Santa Teodosia
Harana
Gune hau Iturrietako mendietako goialdean dago, baselizaren ondoko pagadian sartuta. Bertan zenbait zerbitzu daude: iturria, mahaiak, jarlekuak eta erretegiak.
Areto estalia erabili nahi izatekotan, aldez aurretik kofradian baimena eskatu beharra dago.
- 945 40 61 11
San Bartolome
Lagran
Atsedenlekua San Bartolome baselizaren azpialdean dago, eta bertan kanpaleku zonaldea, mahaiak, jarlekuak eta erretegiak daude.
Areto estalia erabili nahi izanez gero, lehenik eta behin Udaletxean baimena eskatu beharko da.
- 945 37 80 59
Zumalde
Maeztu
Barrón ibaiaren ertzean dago, igerilekuen eta futbol zelaiaren ondoan. Atsedenleku honek taberna, iturriak, erretegiak, jolasetarako gunea eta aldagelak ditu.
Herrera Mendatea
Urizaharra
Jarlekuak, mahaiak, erretegia eta iturri bat du.
Opakua
Opakua
Izen bereko mendatean dago, zuhaitzez apaindutako zelai eder batzuetan: mahaiak, jarlekuak eta erretegiak ditu.