Sustapen ekonomikoa zerbitzua

  • Zerbitzua honek Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Teknikari bat du, , Ana María Beltrán de Heredia Arróniz.

  • 8:00etatik 15:00etara Kuadrillaren egoitzan egiten du lan. Horrez gain, eskualdeko leku ezberdinetara ere jo ohi du beharrezkoa denean.

Funtzioak / Helburu nagusiak

Zerbitzu honen bidez, eskualdearen garapen endogenoa eta iraunkorra lortzeko baldintza aproposak garatu nahi dira.

  1. Herritarrei enplegua sustatzearekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.
  2. Erakunde Publikoen sustapen ekonomikoaren, prestakuntzaren eta enpleguaren arloko jardun-ildoak
  3. Eskualdeko ekoizpen-sektoreetan sortzen diren ekimenak kudeatzea, indartzea eta babestea.
  4. Goragoko instantziek sustatutako ekonomia eta enplegu-politiken ebaluazioa eta jarraipena egitea.
  5. Prestakuntza-programak antolatzea eta burutzea, eremuan hautemandako beharren arabera.
  6. Eskualdea sustatzea eta dinamizatzea Kuadrillako kideekin, gainerako erakundeekin eta, oro har, biztanleekin diziplina arteko lana eginez, eta, horrela, haien parte-hartzea sustatuz.
  • Eskualdeko garapen sozioekonomikoa lortzea.
  • Zonaldeko bizitza-kalitatea hobetzea.
  • Herritarrek eskualdeko garapenean modu aktiboan parte hartzea sustatzea.
  • Baliabide naturalak eta paisaia babesteko kontserbazio-neurriak diseinatzea eta bultzatzea.
  • Eskualdeko baliabide endogenoak balioztatzea.

Jarduera-ildoak

ENPLEGUA ETA TREBAKUNTZA


  • Eskualdean lanean ari diren langileentzako prestakuntza antolatzeko eta emateko diru-laguntzak izapidetzea.
  • Eskualdeko partikularren prestakuntza eta trebakuntza hobetzeko orientazioa.
  • Eskualdeko langileen trebakuntza hobetzeko ikerketak egitea.
  • Enplegua sustatzeko programak, Lanbiderekin lankidetzan.