Linea erregularreko autobusak

Arabako Mendialdetik igarotzen dira Gasteizen irteera edo helmuga duten bidaiarien garraio publikoko ibilbide laburreko hiru linea erregular:

Transporte Comarcal DFA

Eskualdeko garraioa

Bestalde, 2019ko uztailaren 1etik aurrera Arabako Foru Aldundiak eskualdeko garraioa martxan jarri du, eskariaren araberako zerbitzua ordezkatzen duena. Zerbitzu hori aurreko linea erregularretako geralekuetara hurbiltzeko erabil daiteke, eta halaber, edozein gestio egin ahal izateko gune bakoitzaren herri nagusitik abiatzeko edo herri nagusira bidaiatzeko ere balio du (ez autobusa hartzeko bakarrik), lanegunetan zein jaiegunetan eta ezarritako ordutegietan.

Txartelak 2,50€ balio du eskudirutan ordaintzen bada, eta 1,70€ Bat txartelarekin ordaintzen bada. Beste deskontu batzuk ere badaude: familia ugaria izanda edo Bat Berezi txartela edukita, esaterako.

  • Aldez aurreko erreserba

    Zerbitzua erabiltzeko, nolanahi ere, aldez aurretik erreserba egin behar da egingo den bidaiaren aurreko eguneko 20:00ak baino lehen; horretarako telefonoaren eta web-orriaren bidezko erreserba-zentrala dago:

      • 945 18 20 60 telefonoan. (Astelehenetik ostiralera 7:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 8:00etatik 15:00etara).
      •  http://www.araba.eus/alavabus/ web orrian, Erreserbak atalean.
  • Eskualde garraioko ordutegiak eta geralekuak zonalde bakoitzean:

Beste garraio zerbitzu batzuk

Done Bikendi Harana

  • JUAN PEREZ BERRUETEA AUTOBUS, MIKROBUS ETA TAXI ZERBITZUA
  • Mayor kalea, 1. 01117. Done Bikendi Harana. Araba
  • 945 40 60 64 / 608 87 66 79
  • Harremanetarako pertsona: Carlos, 659 64 11 83

Urizaharra

  • FERNANDO CATALÁN MICROTAXI ZERBITZUA
  • 945 36 70 16 / 945 36 70 05 / 606 97 72 97