Artxibo zerbitzua
Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillak 2002an Eskualdeko Artxibozain Zerbitzua antolatu zuen, Kuadrilla osatzen duten sei Udaletxeen udal artxiboen edota Kuadrillaren beraren artxiboen kudeaketa eta antolaketa zuzena ahalbidetzeko asmoz.
Zerbitzuaren helburua
Helburu hori Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 4. artikuluak ezartzen du, alegia, udalei dagokiela Euskal Herriko Ondare Historikoa osatzen duten eta udal-mugartean dauden ondasunen kultura-balioa nabarmentzea eta ezagutaraztea.
Artxibo Zerbitzu honen azken helburua, hain zuzen ere, herritarrei agiriak eskuratzeko aukera eskaintzean datza, zeren administrazioaren gardentasuna zerbitzu publiko orotan berez azaldu behar baita.
Zerbitzuaren antolakuntza
Kuadrillak artxibozain bat dauka gaur egun, udaletxez udaletxe eta Kuadrillan barrena mugitzen dena bere eginkizunak betetzeko:
Esteban Saenz Anzuola jauna
Urtean zehar burutzen dituen funtzioak honako hauek dira:
- Kuadrillako eta sei Udaletxeetako agiritegiak antolatzea eta ordenatzea.
- Dokumentuen antolaketaren kontrola egitea, baita dokumentu-agiriak agiritegira igortzeko sistemaren kontrola betetzea ere.
- Dokumentuak kontserbatzea edo ezabatzea, indarreko legedian ezarritako irizpideak eta prozedurak aintzat hartuta.
- Agiritegiak mantentzea, behin antolatutakoan eta eguneratutakoan. Agiritegian sartutako dokumentazioa zabaltzea, beharrezko bitarteko guztiak erabiliz.
- Edozein arrazoi dela kausa, betiere indarreko legediarekin bat etorrita, agiritegietan gordetako espedienteak edo dokumentuak ikusi nahi dituzten hiritarren, ikertzaileen, profesionalen eta abarren ardura izatea.