GR-38 Ardoaren eta arrainaren ibilbidea
Arabako Errioxa Kantauri Itsasoarekin lotzen du mandazainek erabiltzen zituzten bideetan zehar. Mandazainek hainbat produktu salerosten zuten; adibidez, ardoa eramaten zuten Kantauri aldera eta bertatik arraina gatzunetan ekartzen zuten.
Ibilbide hau osorik deskribatzen da “GR-38 Ruta del vino y el pescado. Trayecto alavés, de Oion a Otxandio” (AFA-1996) liburuan, autore berek idatzia.
La Traviesa Interpretazio Zentroa
Lagranen Ardoa eta Arrainaren GR-38ko Interpretazio Zentroa dago. Ikus-entzunezko teknologiek eta simulazioek ardoaren eta arrainaren ibilbide honen zergatia ezagutzeko eta ikasteko aukera ematen dute.
Interpretazio zentroaren ondoan La Traviesa jatetxea dago. Bertatik irekitzen da zentroa.