Berdintasun zerbitzua
Hurrengo ekitaldiak
Azken berriak
Aurrez aurreko ordutegia
astelehena | asteartea | asteazkena | osteguna | ostirala |
---|---|---|---|---|
Bernedo Udala Tel: 945 37 80 41 08etatik 15etara |
Kanpezuko Udala Tel: 945 40 54 43 08etatik 15etara |
Haranako Udala Tel: 945 40 60 06 08etatik 15etara |
Arraia-Maeztuko Udala Tel: 945 41 00 33 08etatik 15etara |
TXANDAKAKOAK
Urizaharrako Udala Lagrango Udala |
Jarduera / Funtzioak / Laia Eskola
JARDUERA
2016ko irailaren 6an onartu ziren, 59/2016 Foru Dekretuaren bitartez, Arabako lurralde historikoan genero berdintasunaren arloan ekintzak sustatzen dituzten Arabako kuadrilletan berdintasun egiturak sortzeko dirulaguntza deialdia eta oinarri arauak. Azaroaren 15ean deialdia ebatzi zen, eta lurraldeko kuadrilletan berdintasuneko teknikariak kontratatzeari ekin zitzaion, Gasteizko kuadrillan izan ezik.
Teknikari espezializatuak kontratatzeak eta, ondorioz, Arabako Mendialdeko Kuadrillan Berdintasun Zerbitzua abian jartzeak aukera ematen du udalaz gaindiko gobernantza-eredu bat ezartzeko, berdintasunaren arloko tokiko politikak garatzen laguntzeko eta garapen horretarako gutxieneko baldintzak ezartzeko.
Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla Berdintasun Zerbitzua sortu zenetik, eta ibilbide-orria zehazten duen dokumentua egin aurretik, honako hau egin zen:
- 2016an, Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrillan indarkeria matxistaren egoeraren diagnostikoa.
- 2017an, Arabako Mendialdeko kuadrillako emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa.
Ondoren, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Plana eta AFAko emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Foru Plana (2016-2020) erreferentziatzat hartuta, 2018an EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I PLANA (2018-2021) KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAN.
FUNTZIOAK
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 10. artikuluan jasotzen den bezala.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak sustatzeaz, programatzeaz, aholkatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen diren administrazio-erakunde, organo edo unitateei eginkizun hauek esleitzen dizkie beren jarduera-eremuetan:
-
- Berdintasunaren alorrean programak eta plangintzak diseinatzea, bai eta horiei dagozkien jarraipen eta ebaluazio-mekanismoak ere.
- Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.
- Dagokion administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia sartzea sustatzea, maila guztietan eta fase guztietan.
- Bakoitzak bere administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzeko sustapen-lana bultzatzea, maila guztietan eta fase guztietan.
- Bakoitzari dagokion lurralde-eremuan bizi diren herritarrentzat sentsibilizazio-jarduerak egitea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez, bereizkeria anitzeko egoerak aintzat hartuta.
- Bakoitzak bere administrazioan berariazko programak edo zerbitzuak egokitzeko eta sortzeko proposamenak eta sustapen-lana egitea, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideak izango dituztela bermatzeko.
- Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko gizarte-baliabide eta zerbitzuak sortu eta egokitu daitezen proposamenak eta sustapen-lana egitea.
- Bakoitzaren lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatzea eta sustatzea.
- Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
LAIA ESKOLA
LAIA ESKOLA Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako eskola da.
Bere helburua da emakumeen jabekuntza edo ahalduntze prozesuetan laguntzea, haien parte hartze sozio-politikoa indartzeko tresna eta dinamiken bitartez, eta, aldi berean, emakumeekin eta gizonekin lan egitea, guztiekin, berdintasunaren alde. Parte hartzeko espazio bat izango da, berdintasunaren aldekoa, batez ere, elkarrekin biltzeko.
LAIA Eskola proiektu giltzarri bat da Arabako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako IV. Foru Planean (2016-2020). Asmo du aurrera egitea berdintasunean, gizarte garapenean, kultur arteko elkarrizketan eta lurraldearen eratze eta orekan. Arabarrengandik hurbil ibiliko da, gure herri eta udalerrien aniztasuna izango du oinarri eta begi bistan izango ditu haien guztien berezitasunak.
Kuadrilla eta toki erakundeen, gizarte elkarteen, mugimendu feministaren, emakume talde eta elkarteen konpromisoari eta parte hartzeari esker gauzatu da ekimen hau eta, halere, asmo du Eskolan parte hartu nahi duten eragile guztiak nahastea.
Prozesu kolektiboak bultzatu nahi ditugu, gizarte parekideagoa, elkarrizketarako, hausnarketarako eta hezkuntzarako espazioak lortzeko, betiere eskubideen ikuspegian oinarrituta.
Kuadrillan antolatutako jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, esteka honen bitartez kontsulta edo izena eman dezakezu: www.laiaeskola.eus
Dokumentuak
EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO PLANA ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAN
2018-2021
(2 MB)
EMAKUMEEN ETA GIZONEN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAN
2017ko abendua
(3 MB)
Triptikoa – EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I PLANA KANPEZUKO ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLAN
(1 MB)
- ¿Qué hacer ante la violencia contra las mujeres? (folleto castellano)
- Zer egin emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean? (PDF, 1 MB) (folleto euskera)
- Ce masuri se pot adopta fata de vilenta impotriva femeilor? (PDF, 1 MB) (folleto rumano)
- O que fazer diante a violencia contra as mulheres? (PDF, 1 MB) (folleto portugués)
- Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 1 MB) (folleto árabe)
- Que faire face à la violence contre les femmes? (PDF, 1 MB) (folleto francés)