“Astean behin, asmatu gertukoa” lehiaketa
ALEA aldizkariak lehiaketa berri bat jarri du abian, gertuko ekoizleak zein produktuak ezagutarazteko eta gure lurraldea hobeto ezagutzeko: Astean behin, asmatu gertukoa. Ostiralero hamar galdera, eta astero sari bat.
Gai anitzak landuko dira galderetan; euskara eta kulturaz gain, jaiak, gastronomia, historia, kirola, jolasak…
Edonork du parte hartzeko aukera.




