LANDA-INGURUNEAN GIZARTE-EKITALDIAK EGITEKO LAGUNTZAK
Laguntzen xedea da ekitaldi berriak sustatzea eta eremuan efektu dinamizatzailea eta ekonomikoa duten ekitaldiak finkatzea
2023an garatzen diren ekitaldiak lagunduko dira diruz, hala nola lehiaketak, jardunaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, lehiaketak, konferentziak, erakusketak, musika-ikuskizunak, antzerkia, dantza, bertsolaritza edo emanaldiak, betiere eremuan duen eragin dinamizatzailea eta efektu positiboa agerian gelditzen bada.
Laguntzen zenbatekoa ezin izango da jardueraren % 60 baino gehiago izan, eta ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan.
Eskaerak aurkezteko epea: 2023/06/07, aurrekontua agortzen denean edo 2023ko azaroaren 30ean bukatuko da.




