| Euskadiko turismo-, sukaldaritza- eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumoa piztea du helburu «Euskadi Turismo Bonuak», sektoreko langile autonomoak, mikroenpresak eta ETEak indartzen, haien jarduera dinamizatzen eta tokiko nahiz eskualdeko eremuan duten eragina sustatzen laguntzeari begira.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak badakite turismo-sektoreak bultzada ekonomikoa behar duela, bai sektoreko erakundeek eta enpresek (ahal bada, guztiek) jarduera berrabiatu ahal izan dezaten, bai ohiko jarduera eta pandemiaren aurretiko egoera ahalik eta lasterren berreskura daitezen. Hori dela-eta, kontsumoa deskontu-bonuen bidez sustatu eta pizteko programa hau abiatu dute elkarrekin.
Urriaren 6tik azaroaren 30eraino epea izango dute establezimenduak programara atxikitzeko, eta, hilaren 27tik aurrera, deskontu-bonuak atxikitako establezimendu eta enpresetan erabiltzeko prest egongo dira. |