FUTBOL-6 TXAPELKETA MAEZTU
2024ko abuztuaren 17an, larunbata

  • ZUMALDEKO FUTBOL-ZELAIA
  • GOIZEAN ETA ARRATSALDEAN
  • HASIERA: 11:30

PARTEHARTZE MUGATUTA, IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA (Arabako Mendialdeko taldeek lehentasuna edukiko dute)

PARTIDEN EGUTEGIA WEBGUNEAN ARGITARATUKO DA TXAPELKETA HASI AURRETIK

MAILAK:

  • A – 8-12 URTE ARTEAN
  • B – 13-16 URTE ARTEAN
  • C – + 16 URTE BAINO GEHIAGO

PARTEHARTZE MUGATUTA, IZEN-EMATE ORDENAREN ARABERA

 IZEN-EMATEAK: ABUZTUAREN 14a BAINO LEHEN

TALDEAREN IZENA EMATEA: 2 € jokalari bakoitzeko

 

Izena emateko inprimakia

    Taldearen izena

    * Nahitaezko eremuak

    Taldearen izena*

    Mailak*

    Udalerria*

    Herria*

    Arduraduna* (adin txikikoak badira, heldu bat) *

    Arduradunaren posta elektronikoa*

    Arduradunaren telefonoa*

    Jokalariak* (gehienez 15)
    Derrigorrezkoa da datu guztiak ipintzea: izena, abizenak, jaiotze-data, NAN

    Autobusa behar da

    Le informamos conforme a lo previsto en el RGPD de 27 de abril de 2016 que LA CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA, recaba y trata sus datos de carácter personal, aplicando las medidas técnicas y organizativas que garantizan su confidencialidad, con la finalidad de gestionar la relación que le vincula. Usted da su consentimiento y autorización para dicho tratamiento. Conservaremos sus datos de carácter personal únicamente el tiempo imprescindible para gestionar nuestra relación. Podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación, portabilidad y oposición dirigiéndose a LA CUADRILLA DE MONTAÑA ALAVESA · ARABAKO MENDIALDEKO KUADRILLA con dirección Carretera Vitoria-Estella 7, 01110 Santa Cruz de Campezo, Araba.

    PARTIDEN ORDUTEGIAK WEBGUNEAN ARGITARATUKO DIRA

    INFORMAZIO GEHIAGO: 945 405424

    ESKERRIK ASKO PARTE HARTZEAGATIK

    Informazio gehiago

    1. Maeztuko Futbol-6 txapelketa 2024ko abuztuaren 17an, larunbatean, jokatuko da Maeztuko Zumalde kirol gunean. Izaera partehartzailea, ludikoa eta kirol praktikaren sustapena dira helburuak.
    1. Txapelketa goizean eta arratsaldean jokatuko da. Jardueraren hasierako ordutegiak dira: goizean, 11:30ean, eta arratsaldean, 16:00etan. (gutxi gorabehera).
    1. Adinen arabera, hiru kategoria daude: haurrak, gazteak eta helduak. EZIN IZANGO DA BI KATEGORIATAN JOKATU. EDOZEIN ALDAKETA EGITEKO, ANTOLATZAILEAK BAIMENA EMAN BEHAR DU.
    1. Haur kategorian, txapelketa honekin udaroan kirol praktika ludikoa sustatu nahi da, eskualdeko herrietako haurren arteko harremanak indartzen diren bitartean. Ondorioz, ez da amaierako fasea jokatuko, ez dira irabazleak edo galtzaileak izango. Haur talde guztiek, bere artean, ahalik eta partidu gehien jokatuko dituzte txapelketa amaitu arte. Parte hartuko duten haur guztien artean Deportivo Alavesen kamiseta bat zozketatuko da.
    1. Ekintza hau zaletu guztientzat da, adin nagusikoentzat zein adingabekoentzat; azken hauek taldeko arduraduna izango den heldu batek lagunduta.
    1. FAVAFUTSALeko kideek zuzenduko dituzte partiduak. Haien epaiak apelaezinak izango dira.
    1. Parte hartuko duten taldeen gehieneko kopurua izen-ematearen hurrenkeraren araberakoa izango da. Arabako Mendialdeko taldeek dute lehentasuna. Ez dira onartuko adierazitako epetik kanpoko izen emateak, ezta txapelketaren egunean bertan ere. Talde batean gehienez 15 jokalarik eman dezakete izena.
    1. Partehartzaileek jardueraren arau hauek betetzeko konpromisoa hartzen dute, eta haien segurtasuna zein beste partehartzaileena zainduko dute.
    1. Antolakuntzak jardueraren garapena aldatzeko eskubidea izango du, edozein arrazoik hartara behartzen badu.
    1. Parte-hartzaile guztiek istripu asegurua izango dure. Derrigorrezkoa da taldearen izen-emate fitxa osorik betetzea, eta eskatzen diren parte-hartzaileen datu guztiak adierazi behar dira: izen-abizenak, jaiotze-data, NAN (14 urte aurretik). Eskatutako datu hauetako bat falta bada, pertsona parte-hartzaileari ez zaio alta emango aseguru kolektiboan, eta ezin izango da haren onuraduna izan.
    1. Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango hurrengoetan: parte-hartzaileen ekintzen gain, antolakuntzari lepora ezin dakizkiokeen kausak direla medio parte-hartzaileek jaso ditzaketen kalteen gain, objektu pertsonalak galdu edo kaltetzen badira ere, izan lapurreta, galera edo bestelako egoerengatik. Era berean, partehartzaileek antolakuntza salbuesten dute osasun arrazoiak direla jardueran parte hartzearen ondorioz izan lezaketen edozein kalterengatik.
    1. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, bildutako datu pertsonalak fitxero automatizatuan jasoko dira antolakuntzarekiko harremana kudeatzeko. Izen ematean adierazitako datuak erabiliko dira, soilik, jarduera kudeatzeko eta horretaz edo antolatuko diren beste jardueraz informatzeko. Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haiei aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu posta elektronikoa bidali behar da arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
    1. Irudi-eskubideak. Parte-hartzaile guztiek antolakuntzari eta babesleei baimena ematen diete jardueraren testuinguruan grabatutako argazki edo bideoak aske erabiltzeko eta argitaratzeko.
    1. Izena emateagatik, parte-hartzaile orok erregelamendu hau onartu eta betetzeko konpromisoa hartzen du.

    Gogoratu (abuztuaren 14a baino lehen) taldeko jokalari guztien izen-ematearen baterako ordainagiria bidaltzea, talde eta kategoria adieraziz kulturaetakirola@arabakomendialdea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 658 75 64 03

    ORDAINTZEKO MODUA  
    KUTXABANK ES85 2095 3235 45 1091574185
    CAJA LABORAL KUTXA ES33 3035 0163 13 1630003870
    CAJA RURAL DE NAVARRA ES81 3008 0220 97 2215418225