Harana Udaletxeko Landa Bilketa Gunea irekita dago
HARANAKO LANDA BILKETA GUNEA
Zer motatako hondakinak biltzen ditu?
• Obra txikietako hondakinak: erreforma txikietan sortzen diren hondakinak, hala nola adreiluak, teilak, harriak…
• Hondakin handiak: objektu handiak, altzariak, koltxoiak, leihoak, ateak, somierrak, paletak…
• Inausketak: inausketen eta lorezaintza lanen hondakinak bakarrik: adarrak, belarra…
Zer EZIN dugu bota?
• Hondakin organikoak.
• Industria hondakinak, ez arriskutsuak, ez nekazaritzakoak (lastoa, patatak, erremolatxa…)
• Hondakin berrerabilgarriak, hala nola arropa, oinetakoak, jostailuak.
• Etxetresna elektrikoak.
Nork erabil dezake?
Etxean obra txiki bat egitean, altzariak edo tresnak aldatzean, edo inausketa edo lorezaintza jardueretan hondakin horiek sortzen dituen edonork. Ezin dute enpresek erabili beren jardueraren hondakinak botatzeko, hala nola obretako enpresek, ateak eta leihoak jartzen dituztenek, ibilgailuen tailerrek eta abar. Enpresek baimendutako kudeatzaileen bidez kudeatu behar dituzte beren hondakinak, ingurumeneko arautegiak ezartzen duen moduan.
Nola erabiltzen dira?
• Bakoitzean adierazitakoa bakarrik bota behar da. Nahastuta dauden hondakinak kudeatzea garestiagoa da, eta kalte egiten dio balorizazioari.
• Hondakinak edukiontziaren hondo-hondoan utzi behar dira, atea blokeatu gabe.
• Gogoratu beste edozein hondakinetarako Garbiguneak, Puntu Berde mugikorra eta Kuadrilla eta Udalen zerbitzuak ere badaudela.
• Bilketagunera sartzeko, giltzak eskatu behar dituzu, honela: o Astelehenetik ostirala 9:00 etatik 14:00etara, Haraneko Udalean, edo 945 40 60 06 telefonora deituta. o Administrazio Batzar hauen bidez: Kontrasta, Uribarri-Harana, Alda edo Done Bikendi Harana.




