EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Dagoeneko eskuragarri dago EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA, 16 urtera arteko gazte zein haurrentzat ehunka erreferentzia eta baliabide oso erabilgarri dituena. KATALOGOAren helburua da merkatuan aurki daitezkeen euskarazko azken nobedadeak erabiltzaileen eskura modu errazean jartzea.
Egunotan liburuxkak banatzen ari dira eskualdeko ikastetxe eta erakundeetan. Bitartean, edizio digitala eskuragarri dago, bi atal nagusirekin: bata, 0-12 urte bitarteko haurrentzat eta 12-16 urte bitarteko gazteentzat.
Azken nobedadeak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat, KATALOGOA.EUS web-orriak buletin elektronikoan harpidetzeko aukera ere eskaintzen du. Horrela, argitaratu berri diren produktuen erreferentziak jasotzen dira, urtean 10 buletinetan.
Euskarazko liburuak, musika edo bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea da.
Euskarazko liburuak, musika edo bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea da.





