Tokiko merkataritzan euskararen erabilera handitzeko kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzak.
“Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean, lehen hitza euskaraz egiteko gai diren kontsumitzaileei zuzendutako kanpaina da merkataritza sektorean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin.
Kanpainaren lelo orokorra salerosketan ematen den harremanarekin lotu da. Izan ere, “Jarri betikoa” da denda edo taberna batean konfiantza handiena ematen duen esaldia.