Archive for month: January, 2021

“Astean behin, asmatu gertukoa” lehiaketa

ALEA aldizkariak lehiaketa berri bat jarri du abian, gertuko ekoizleak zein produktuak ezagutarazteko eta gure lurraldea hobeto ezagutzeko: Astean behin, asmatu gertukoa. Ostiralero hamar galdera, eta astero sari bat.

Gai anitzak landuko dira galderetan; euskara eta kulturaz gain, jaiak, gastronomia, historia, kirola, jolasak…

Edonork du parte hartzeko aukera.

KulturAraba Bulegoa / Deialdiak

DEIALDIAK

XXXV. UNICAJA KONTAKIZUN SARIA
Epea: urtarrilaren 31ko 23:59ak arte

LAB-A. KULTUR KUDEAKETAKO PROZUESUETAKO IRUDIMEN KOLEKTIBOKO PROGRAMA
Epea: urtarrilaren 10etik otsailaren 10era.

VIII. LA RAMBLETA IKERKETA ETA EKOIZPEN ARTISTIKO BEKA
Epea: abenduaren 12tik otsailaren 12ra.

SOKA ELKARTEAREN DEIALDIA
Epea: urtarrilaren 15etik otsailaren 15era.

ANNECY 2021 JAIALDIA DEIALDIA
Epea: otsailaren 15era arte.

KULTURA IKERTZAILE ETA SORTZAILEENTZAT LEONARDO BEKAK
Epea: abenduak 15etik otsailaren 25eko 19:00ak arte.
Norentzat: 30-45 urteko pertsonentzat.

FORECAST NAZIOARTEKO MENTORING PROGRAMA
Epea: otsailaren 28ko 23:59ak arte.

I-PORTUNUS ARKITEKTURA DEIALDIA
Epea: urtarrilaren 15etik martxoaren 14ko 14:00ak arte

BERRIAK
Dantzan Bilaka 2021 sorkuntza koreografikoaren programaren edizio berria aurkeztu da. Hurrengo hamar hilabeteetan jarraipena izango du tailer, egoitza eta mentoriekin.

Aurrez aurreko arreta hitzorduarekin:
Telefonoa: 945 18 19 92
Posta elektronikoa: kulturaraba@araba.eus
Ordutegia:
Astelehena – asteartea: 10:00 – 13:00
Asteazkena: 16:00 – 19:00
Osteguna: 11:00 – 14:00

kulturaraba.eus
Sare sozialetan ere:
#kulturaraba #GoGasteizKultura

Mendialdea Music Festival / Fool’s Paradise

 

MMF-ko jendea, Mendialdea Radio-ko saiorik ‘festivalero’-aren lehenengo programarekin!

? Musika inguruko kuxkuxeoak
? Diska atera berri duten #AcousticForAll taldearekin ‘txarleta’

? MMF-aren 2020-ko edizioa zertan gelditu zenari errepasoa ‘La hora emmmffee’-n

Eta ezinbestekoa, musika herriarentzat ?

Ivoox

Spotify

 

LABEAN PROTOTIPATZE PROZESUA

 

Arabako Mendialdea, Enkarterri eta Añana eskualdeetan batera sortzeko eta prototipatze prozesuaren barruan egindakoaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu.

Eskualde bakoitzean planteatutako erronkei erantzuna emateko sortu diren lantaldeak egindako prototipo proposamen lana ezagutzeko topaketa.

  • Ingurumen-jasangarritasunari buruzko sentsibilizazioa
  • Komunitate energetikoak bultzatzea
  • Mugikortasunerako laborategia
  • Informazio dinamizatua
  • Pertsona ekintzaileen sarea

Ekitaldia online izango da hurrengo urtarrilak 30, larunbata, goizeko 10etatik 12etara. IZEN EMATEA LINKan

PROTOTIPADO LABEAN

EuskarAbentura 2021

IKASTARO TRINKOEN ESKAINTZA

IKASTARO TRINKOEN inguruko informazioa:

ABELTZAINTZAREN OINARRIAK

Ikasleak abeltzain profesionalek ezinbestean menderatu behar dituzten gaietan trebatzea. Abeltzaintza-kultura orokorraz jabetzea, gai izan daitezen erraz eta kaudimenez lan egiteko.

BARATZEZAINTZA I

Ikastaro teoriko eta praktikoa da, baratzezaintzako eta frutagintzako ustiategi bat jartzeko oinarrizko eta premiazko kontzeptuei buruzkoa: lurra, landarea, ura, ongarriak, laboreen mekanizazioa, berotegiak, ureztaketa instalazioak, makinak, hidroponiako hastapenak, ekoizpen ekologikoa eta integratua, baratzeak, ustiategien gestioa, fitopatologia, frutagintza eta landare apaingarrien ekoizpena.

 

Ikastaro hauek 220 bat ordutakoak dira eta bereziki diseinatzen dira bai gai tekniko naiz nekazaritza enpresa baten gestio enpresarialean ahalduntzeko.

Ikastaroan zehar bai Nekazaritzako naiz Elikaduraren Balio Kateko ekosistema osatzen duten entitate ezberdinetako pertsonak ezagutzeko aukera izango duzue, baita ikastaroan bertako beste partaideak ere. Horren bitartez zuen kontaktu sarea osatzeko eta baita zuen proiektua aberastuko duen sinergiak egiteko aukera izango duzue ere.

Enpresa Plan bat garatuko duzue eta enpresa baten praktikak egiteko aukera ere.

 

Seihilabete honetako eskaintza osoa hurrengo estekan topa dezakezue:

 

https://fpe.hazi.eus/datos/files/formacion/intensiva.pdf?source=rrss

 

Kantuak, jolasak eta ipuinak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat

LEADER 2021 DEIALDIA

LEADER 2021 laguntzak eskatzeko epea irekita  2021eko otsailaren 28ra arte

Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
? Ekintzailetzarako laguntzak.
?Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsiotarako laguntzak
? Besteren konturako kontrataziorako laguntzak
? LEADER herrien azpiegituretarako, oinarrizko zerbitzuetarako eta berritzeko inbertsiotarako laguntzak
?Etxebizitzarako laguntzak

 

Informazio gehio eta on line bidezko tramitazioa:

Informazio gehiago eskatzeko ADR Izki-ra etorri.