Arabako Foru Aldundiko Martxoaren 8ko ekitaldi instituzionala: Macaria Iriarte Atauriri omenaldia
Foru Aldundiak Arabako emakumeen memoria historikoan sakonduko du martxoaren 8a ospatzeko egingo den ekitaldi instituzionalean
Arabako Foru Aldundiak Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala datorren ostegunean, hilak 5, 18.30etan egingo du, Artium Museoan. Aurten ere, Arabako emakumeen memoria historikoa berreskuratzea izango da ardatz nagusia. Urtero bezala, omenaldia egingo zaie kuadrilla guztietako emakumeei eta kolektiboei, Arabako emakumeek historian zehar egindako ekarpenak bildu, babestu eta transmititzeagatik.
Arabako Mendialdeko Kuadrillaren izenean Macaria Iriarte Atauri izango da omendua.
Makaria Iriarte Atauri (1.901-1.992), Kanpezun eta inguruan oso ezaguna da, emakume jakintsua, jakin min handiarekin eta etengabe irakasteko eta jakituria partekatzeko gogoekin.
Eskerrik asko Macaria egindako ekarpen guztiagatik!




