Bertsolaritzari buruzko urtekaria ikastetxeetan.
2023-2024 ikasturtea bukatzera doa Arabako Mendialeako ikastetxeetan, eta horrekin batera bertsolaritza-programa ere.
Maeztuko eta Kanpezuko Lehen Hezkuntzak 5. eta 6. mailako ikasleek eta DBH talde guztiek Gu ere bertsotan programan hartu dute parte, ohi bezala.
Esteka honen bidez, bideo-memoriara sar zaitezkete eta zuen seme-alabekin gozatu egin duten lanaz.
Zortzi taldek, guztira, bertsoen bidez ahozkotasuna eta bapatekotasuna landu dituzte. Hamabost eguneko saioekin batera, bertso-kopla lehiaketan, gabonetako emanaldietan eta inauterietako jardueretan… parte hartu dute. Amaitzeko, maiatzean, eskolarteko topaketan aritu ziren Kanpezun, hasieran, eta Zigoitiko finalean.
DBHko ikasleek, ordea, klaseen arteko txapelketa antolatu eta egin dute, eta 14 urtetik gorakoen Arabako finalean ere parte hartu dute, Aramaion. Zorionak Hegoi!




