app FLASHBACK: EL TRENICO

Trenikoa Maeztura itzuli da Euskadiko errealitate areagotuaren lehen horma-irudiari esker.
Irantzu Lekue artista gasteiztarrak modu birtualean eraman du trena Maeztura: flashback: El Trenico azken urte eta erdian Arraia-Maeztun (Araba) egindako proiektua da, Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako zentroaren eta Arabako Foru Aldundiaren, Arraia-Maeztuko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Proposamen honek 1889tik 1967ra Bergara (Gipuzkoa) eta Lizarra (Nafarroa) lotzen zituen trenbidearen memoria jasotzen du. Arabako Maeztu herria, Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen zatia igarotzen zen tokitik, partaidetzazko gauzatze-lekuetako bat izan den proiektua jardueraren epizentroa izan da. Bertan, Lekuek memoria-prozesu bat trazatu du, herriko bizilagunekin partaidetzazko mural bat osatuz, irudi eta grabazioen bilduma batekin batera, non itxaronaldiaren, garai hartako jendearen eta haien bizipenen kontakizunak islatzen diren.
Horrela, lanak objektuak biltzen ditu: maletak, txilibituak, antzinako tiketak eta makina bat elementu, narrazio, soinu eta abar, proiektu honek Arraia-Maeztuko bizilagunen lankidetzari eta parte-hartzeari esker berreskuratzen duen kultura material eta immaterial osora eramaten gaituztenak. Ildo horretan, horma-irudia leiho moduko bat da, bisitariei “mihisetik ateratzeko” aukera ematen diena, Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak diseinatutako aplikazio baten bidez handitutako errealitateari esker. Aplikazio hori Google Playn deskarga daiteke, eta “flashback: El Trenico” du izena. Erabiltzaileak, telefono mugikorraren bidez, kontakizunak, 3Dko objektuak eta artxiboko irudiak eskura ditzake, baita trenikoa bera ikusi ere, gaur egun bidegorri bihurtutako bere bide zaharrak berriro zeharkatuz.




