Araba a Punto – Nahi Gabeko bakardadearen kontra
Arabako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da “Araba a Punto”, pertsona nagusi askok pairatzen duten nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eraikuntza kolektiboko estrategia bat bultzatzeko.
‘Araba a Punto’ eraikuntza kolektiboko estrategia da Arabako adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko erronkaren inguruan, datozen lau urteetarako.
Nahi gabeko bakardadea adinekoen ehuneko handi bati eragiten dion arazo soziala da, eta eragin
negatiboa du haien ongizate fisiko eta psikologikoan. 65 urtetik gorako 16.000 pertsona inguru bakarrik
bizi dira Araban.
‘Araba a Punto’ estrategiak, esparru orokor gisa, sareak ehuntzera eta pertsonen, eragileen eta erakundeen arteko topaguneak irutera bideratutako lan ereduaren alde egiten du. Norbanakoaren erantzukizuna,komunitatearen elkartasuna eta zerbitzu publikoaren bermea eta babesa aktibatuz lan egiteko modu bat.
‘Araba a Punto’ estrategiak Arabako errealitatearen testuingurua hartzen du kontuan; izan ere, landa eremuan biztanleria asko zahartzen da, eta bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako 16.000 pertsonetatik gehienak, zehazki % 70, emakumeak dira. Horrek genero eta landa eremuko gakoak nabarmen txertatuko dituen esku hartzea eskatzen du.
‘Araba a Punto‘ sarean parte hartu nahi dutenek web orri honetan kontsulta dezakete: Araba a Punto