Asfaltokia. Asfalto naturalen meatze-paisaia
Arabako hego-ekialdean, Arabako Mendialdeko Kuadrillan, geologoak, mendi-ibiltariak eta naturazaleak erakartzen dituen geologia- eta meatze-ondare berezia dago. Asfaltokiak Arabako «urre beltzaren» historiari ateak irekitzen dizkio, eta eskualdeko nortasunaren funtsezko parte diren asfalto naturaleko meatze-paisaiak ezagutzera gonbidatzen du.
Meatze-ondare horrek Arabako Mendialdeko Kuadrillaren natura- eta kultura-eskaintza osatzen du. Haranen eta mendien arteko paisaiak, Erdi Aroko hiribilduak eta erakargarri turistiko handiak dira eskualdeko ezaugarriak, hala nola Izkiko Parke Naturala eta Euskal-Nafar Trenbide Zaharraren Bide Berdea.












