ARABARTXIBO / Arabako ahozko memoriaren biltegia
ARABARTXIBO
Arabako ahozko memoriaren biltegia
Vital Fundazioaren proiektu honek, Arabako kuadrillen eta udalerrien lankidetzarekin eta Labrit Ondareko laguntza teknikoarekin batera, gure adinekoek, oroimenez aberatsak zirenek, gordetzen zuten jakintza-emari horren guztiaren transmisioa bermatu nahi du.
Benetako altxorra, gure ondarerik aberatsena. Bildutako testigantzen bidez historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat ezagutzeko aukera emango du.
Arabako herrietako iruditeria kolektiboaren, ohituren, tokiko hiztegiaren, jaien edo barne-historiaren parte izan diren bizipenak.
Ezagutza tradizionalei, sinesmenei, erritualei, praktika zeremonialei, antzezpenei, elikatzeko moduei, soinu eta musika-adierazpenei, soziabilitate kolektiboari eta erakundeei buruzko testigantzak bildu ditugu.




