NEKAZAL ETA ELIKADURA ENPRESENTZAKO LAGUNTZA-PROGRAMA EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO EGONALDI PRAKTIKOAK SUSTATZEKO
Ekintzaileei zuzendutako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntza-programa ireki da. Helburua da balio-katearen eta horrek ekintzailetzarako eskaintzen dituen aukeren berri izatea eta nekazaritza sektorera eta enpresetara hurbiltzea. Egonaldiaren denbora gehienez 89 egunekoa izango delarik.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da, egun hori barne, eta enpresa eskatzaile bakoitzeko gehieneko zuzkidura 7.000 eurokoa izango da.
Egonaldi praktikoa egin dezaken ekintzailea bete behar du:
- GAZTENEK edota GEROA programan egotea: proiektu osatu batekin (kokapen zein ideia argiarekin) edo
- Nekazari gaztea izatea edo
- Elikaduraren katearen zein landa eremuarekin lotutako laguntza programa batean egotea.
HAU DA, ekintzailea bere proiektu propioa izan behar du eta EGONALDI PRAKTIKOA bere proiektua indartzeko balio dezala.