BTT Durruma Kanpezu
Kaixo!
Gustatuko litzaiguke post hau aurtengo edizioa prestatzen ari ginela esateko izatea, baina ez da horrela.
Dakizuenez, ziurgabetasun une batzuk eta aldaketa ugari pasatzen ari gara; horregatik, Duruma Kanpezuko Martxa BTT 28. bertan behera utzi behar dugu. Uste dugu koherenteena, zentzudunena eta arduratsuena dela bizitzen ari garen une honetan.
Hartutako erabakia ulertuko duzuela espero dugu, eta datorren urtean urtero duzuen gogo eta indarrarekin etorriko zaretela!
2021ean zain izango gaituzue!



