Azaroaren 25eko kanpaina, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
Beste urte batez, Emakundek, EUDELek, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek kanpaina bateratu bat sinatu dute aurten. Kanpaina horretan, herritarrak animatu nahi dituzte indarkeria matxista geldiaraztera, gero eta handiagoa den negazionismoaren aurrean.
“Indarkeria matxista ukatzea haren alde egitea da. Batu gaitezen geldiarazteko” kanpainaren leloak herritarrei eskatzen die emakumeen aurkako indarkeria hutsaltzen duten diskurtsoen aurrerakadari aurre egiteko.




