Eskola Kiroleko Kanpaina (2022-2023)

ESKOLA KIROLEKO KANPAINA 2022-2023
2021-2022 ikasturtea pandemiak baldintzatuta egon ondoren, eskola kirolaren 2022-2023ko kanpainari itxaropentsu eta alai ekingo diogu.
Ez dago gogorarazi beharrik eskola adinean kirola egitea oso garrantzitsua dela gure gazteriaren garapenerako. Ingurune ezin hobea da gure semealabak osasuntsu haz daitezen, eta, edukazio onez, kirolaren kulturan eta oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigun balio jakin batzuetan harremanak izaten ikas dezaten, balio horiek errespetuarekin, lankidetzarekin, konpromisoarekin, umiltasunarekin, elkartasunarekin, unibertsaltasunarekin, duintasunarekin eta ahaleginaren kulturarekin lotuta baitaude.
Arabako Foru Aldundiaren konpromisoa ikasle guztiei beren talentua garatzeko, hobetzeko eta ikasteko aukera eskaintzean datza, edozein izanik ere beren kirol maila, maila sozio-ekonomikoa, dibertsitate funtzionala, sexua edo Arabako bizilekua.
Programa honek beste edozein interesen gainetik kokatzen du adingabea eskola kirolaren ereduaren oinarrian, eta kirol aniztasunaren alde eta adin txikietan espezializatzea saihestearen alde egiten du, hau da, adin horietan eskola kirola ikaskuntza prozesuan ardaztearen alde, eta ez hainbeste lehiaketaren emaitzan.




