EUSFERA hasi da. Unibertso euskaldunago bat gure haurrentzat.
EUSFERA haur eta gaztetxoen ingurunea, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berri bat da. Horretarako, hainbat baliabide eta tresna eskaintzen ditu, eta familiei elkarrekin euskaraz gozatzeko aukera emango dieten topaguneak sortzera gonbidatzen du.
Bide horretan urratsak egiten ari diren familiei bide, baliabide eta espazio berriak eskaintzen dizkie, eta horretan hasi nahi duten familiei abiapuntu bat eskaintzen die.
Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.
Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena!
Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da ekimena..
- Nola egin MISIOAK?
- Webguneko galdetegia bete ezazue. Horrela zuen familiarentzat egokiak diren MISIOAK jasoko dituzue.
- Email bidez zuen MISIOAK ezagutuko dituzue. Gomendioa: Etxeko hitzen planetatik has zaitezte! Gainera, betetzeko
- BALIABIDE asko eta aproposak dituzue webgunean, GURASOEN TXOKOAN.
- Eskolan ikasleei eman diegun PASAPORTEA margotzen joango dira, misioak bete ahala.
- Eta nola parte hartu EUSPAZIOETAN?
Bertan egongo gara zuei informatzeko eta izena ematen laguntzeko.





